Orrialde:Chourio 1760.djvu/246

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zure gorputzeko presondegitik ilkhitzea ene argien kontenplatzeko; orduan zabal zazu zure bihotza, eta har zazu espirazione hori zure arimaren hedadura guziaz.

Eskerrak bihur diotzotzu Jainkoaren miserikordiari, ziña haiñ eztiki heldu baita zureganat, zeiñak haiñ samurki atzartzen baizaitu; zeiñak haiñ sendoki sustengatzen baizaitu, beldurrez zure pisutasun propioak eroraraz zaitzan lurreko gauzen amudiorat.

Ezta hori heldu zure gogoetetarik, eta ez zure ahaletarik: baiñan ene graziaren faboretik, eta ene miserikordiazko begitartetik berthutean aitziña zaitezen, humiltasunean bortitz zaitezentzat, ethorriko zaizkitzun gudutarat prepara zaitezentzat; zure bihotz guziaz niri lot zakizkidantzat, eta zure borondate guziaz zerbitza nazazuntzat.

2. Ene semea, sua bixten da errexki; baiñan khe gabe ezta kharra altxatzen.

Hala badire presuna batzuk zerukotz desira beroak dituztenak; ordean eztire osoki garbi afekzione humanoen zikhiñetik.

Handik heldu da zenbat khar handirekiñ zeruko ontasunak galdetzen badarozkidate ere ezpaitituzte phuruki ene loria xoillagatik galdetzen.

Halakoak dire maiz zure gutiziak, eta hargatik dire hanbat griñez nahastuak.