Orrialde:Chourio 1760.djvu/234

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


behatzea, gizonen haizezko solasen arabera ez jiratzea, eta nahi izatea gauza guziak iragan ditezen gure barnean, eta kanpoan zure borondate sainduaren arabera.

Ala on baita, grazia segurean beiratzeko, ihe egitea gizonen begietan distiatzen duten gauza guziei; ez desiratzea munduaren estimua, eta admirazionea gureganat erakhar dezaketen gauzarik, eta artha handirekiñ billhatzea gure eskasak guti, eta gure berthuteak berret detzaketen guziak.

Ezen berthute distiantegiak, eta sobra prezatuak haiñitz galdu ditu.

Eta kontrarat progotxos izatu da bethi, ixilltasun handi batean grazia gordetzea bizitze huntan, zeiñetan bethi tentazioneez, eta etsaiez inguratuak baikare.


XLVI. KAPITULUA


Jainkoa baithan eman behar dugula gure fidantzia mihi gaixtoz zaurthuak garenean.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, zaude fermu, eta emazu ene baithan zure esparantza; ezen zer dire gizonen solasak; baizen hitz airean galtzen direnak; eta harriak hausten eztutenak.

Egia bada zutaz erraten dena, libra zaite lehen bai lehen eskas hartarik.

Ezpaduzu zure burua faltiar kausitzen; paira