Orrialde:Chourio 1760.djvu/225
eta fermutasunik, ez zure graziaren argirik, ez zurekiñ batasun osorik.
XLII. KAPITULUA
Bizitze huntako bakea eztugula gizonen baithan ezarri behar.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, zure bakea ematen baduzu zeiñ nahi den presunaren baithan, zeren den zure gogarakoa, eta zeren lakhet zaitzun harekiñ bizitzea; bethi izaren zare khexos, eta trabatua.
Baiñan lotzen bazaizkit niri zeiña bainaiz egia eternala, eta nihoiz ere ganbiatzen ez naizena, etzare tristatuko zure adiskidea hiltzen zaitzunean, edo bertze maneraz uzten zaituenean.
Nik behar dut izan zure adiskideentzat duzun amudioaren zimendua, eta enegatik behar tutzu maitatu berthutetsu iduritzen zaizkitzun guziak, eta mundu huntan maiteen ditutzunak.
Ni gabe ezta adiskidetasun egiazkorik, ez iraupenekorik, eta bi presunen arteko amudioa ezta garbia, baldiñ ni ezpanaiz hek elkharrekiñ lotzen tuen korapilloa.
Halako maneraz behar duzu izan hilla maite tutzun presunen afekzioneari, non zure baithan dagoen bezanbatean nahi behar baituzu