Orrialde:Chourio 1760.djvu/138

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


duzun aithor humilla; eta (ahal balegi) gibela zintzake alde batera komunione saindutik.

Eztzazula sinhets, eta, eztuzun hartaz ansiarik, maiz arteak hedatzen badarozkitzu ere.

Egoratzu harenganat heldu zaizkitzun gogoeta gaixtoak, eta errozu:.

Hoa espiritu lizuna; ahalka adi dohakabea.

Hagitz behar haiz lohia horlako haskeriak ene gogorat ekhartzeko.

Aparta akit enganari gaixtoa, eztuk ene gaiñean deus irabaziko. Ez niauk Jesusek utziko, ene alde gudu egiñen dik, eta laidorekiñ geldituko aiz.

Nahiago tiat sofritu supliziorik handienak, eta heriotzea ere ezen ez hire nahi gaixtora erori.

Ago ixillik, ez akidala mintza gehiago, ezen ez haut hemendik harat adituko zer nahi erranik ere.

Jauna da ene argi, eta ene salbamendua noren beldur niteke.

Etsaiezko oste bat ene kontra altxa baledi ere ez lite izi ene bihotza.

Jainkoa da ene habea, eta ene salbatzaillea.

5. Gudu egizu soldadu fexo batek bezala, eta noizik behiñ flakeziaz erortzen bazarte, altxa zaite lehen baiño indar gehiagorekiñ,