Orrialde:Chourio 1760.djvu/137
heldu diren imagina banoek, zer nahi den gisetakoak ahal ditezen.
Zaude fermu zure deliberazione onetan, eta zure xedea xuxen idekazu Jainkoaren alderat.
Zure burua sentitzen duzunean betan zeruraiño altxatua, eta handik berehala erortzen bazare zure espirituzko flakezia, eta imajinazione banotara; eztuzu hargatik uste behar llilluramenduzko, eta enganiozko estatuan zarela.
Ezen eztire horiek zure nahitik heldu, aitzitik gogoaren bortxa pairatzen ditutzu; bada gaitzesten tutzuiño, eta kontra egiten diozuteiño merezimendukotz ditutzu, eta ez zure galtzeko.
4. Orhoit zaite zure etsai zaharrak bere ahal guziak egiten dituela zure gutizia onen debekatzeko eta obra on guzietarik zu gibelatzeko: hala nola baitire, sainduen ohoratzea ene pasionea maiz gogoan erabiltzea, zure bekhatuez urrikirekiñ orhoitzea, zure bihotzaren goardian egotea, eta berthutean aitziñatzeko deliberazionean fermuki irautea.
Erraintzen tu zure espirituan gogoeta gaixtoak zuri deskustu, eta higuintza emateko, eta zu othoitzetik, eta liburu sainduen irakurtzetik gibelatzeko.
Higuindu xoill zure bekhatuez egiten