Orrialde:Chourio 1760.djvu/136

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dudanean, ez nau gutiago maite atsekabeez frogatzen dudanean.

2. Amudio argituak eztio behatzen hanbat dohaiñaren balioari, nola emaillearen amudioari.

Amudio heren eredura prezatzen tu emaitzak, ez hetarik heldu zaion progotxuaren arabera: eta bere maitea baiño beherago ematen tu haren emaitza guziak.

Amudio jenerosak ene baithan ematen du bere bozkarioa, eta e eneganik dituen onetan, eta on hek guziak baiño gorago ni altxatzen nau.

Halere eztuzu uste behar galdu zarela ez baduzu batzuetan enetzat, edo ene sainduentzat nahi zindukeen bezanbat berotasun sentitzen.

Noizik behiñ sentitzen duzun samurtasun ezti hura ene grazia zure baithan denaren efetu bat da, eta oraidanik parabisuko bozkarioen dastatze suerte bat; baiñan etzaitezela hartan sobra pausa; ezen gustu horiek heldu dire, eta badoaz lauster nik nahi dudan bezala.

Baiñan berthute egiazko, eta merezimendu handi baten seiñalea da gure bihotzeko gutizia gaixtoei kontra egitea, eta deabruak eman nahi darozkigun enganioen arbuiatzea.

3. Etzaitzatela beraz altara zure espiriturat