Orrialde:Chourio 1760.djvu/133
eta bere kharrak badarama mugarri guziez urrunago.
Amudioak eztu karga sentitzen, hura eztu nekheak izitzen, lan garaiari ere lotzen zaio, eztu alegatzen ahal eskasa; zeren uste baitu gauza guziak badakizkiela, eta zillegi zaizkola.
Hala amudioa duena gai da guzietako; halakoak egiten tu, eta obretan atheratzen millia gauza, zeiñei ezpailitzaiote lothuko amudiorik eztuena.
5. Amudioa ezta loakhartzen, loan ere atzarria dago.
Ezta unhatzen nekheetan, libro gelditzen da hersturetan, ezta altaratzen izialduretan, khar bizi, eta suzko bat bezala altxatzen da zerurat traba guziak ixiturik.
Maite duenak aditzen du boz ixill hura, suzko hasbeherapen hek, plaiñu samur hek, zeiñak arima batek egortzen baitiotza Jainkoari, erraten dioenean: O ene Jainkoa, ene amudio bakharra, guzia enea zare, eta ni zurea naiz guzia.
6. Zabal zazu ene bihotza gehiago maita zaitzantzat, gusta dezadantzat ene baithan zeiñ on den zure maitatzea, eta igeri ibil nadintzat amudio saindu hartan, itsaso batean bezala, edo hobeki han urth eta nahasta nadintzat.