eta lehiarazten berthuterik perfetenetarat.
Amudioak goiti du jaidura, eta eziñ geldi daiteke gauza beheretan.
Amudio saindu hark libro nahi du, eta hastantzen da lurreko gauzen gutizietarik, beldurrez haren barreneko argia ilhun dadiñ, eta beldurrez munduko onek traba dezaten edo garai munduko gaitzek.
Ezta deus ere zeruan, ez lurrean eztiagorik, eta borthitzagorik amudioa baiño, deus ere altxatuagorik, edo hedatuagorik, nahikarazkoagorik, perfetagorik, eta exzelentagorik hura baiño; zeren amudioa Jainkoaganik heldu baita, eta kreatura guziez gorago altxatzen dela Jainko xoilla baithan kausitzen baitu bere sosegua.
4. Amudio duena bethi da boz, lausterka, eta airetan dabilla den kheiñurik xumeenean libro da, deusek eztu trabatzen ez gibelatzen.
Gauza guziak ematen tu Jainkoagatik, zeiña baita harenztat guzia, eta haren baithan guziak kausitzen tu, zeren pausatzen baita ontasun soberano hartan, zeiña guziez gorago baita, eta zeiñaganik heldu baitire bertze guziak.
Dohaiñei baiño gehiago behatzen dio hekien emailleari, eta hura ontasun guziak baiño maiteago du bethiere.
Maiz amudioak eztu ezagutzen neurririk,