Orrialde:Chourio 1760.djvu/10
gaitu maiz, eta gure espirituko bixta xoill da laburra eta flakoa.
Zer probetxu da haiñ zorrozki arrazoiñatzea gauza ilhunez eta estaliez, zeiñen ez jakitea ez baitzaitzu bekhatutzat kondatuko Jainkoaren jujamenduan?
Erhokeria handia da gauza baliosak eta jakin beharrak utzirik, probetxu gabekoen eta kaltiarren ondoan ibiltzea, hori da begiak izatea, eta hetaz ez baliatzea.
2. Zertako ditugu filosofoen ihardukitze banoak, eta hekien kuestione deusetako on ez direnak?
Berbo eternala irakhatsaille duenak ez du horlako gauza alfer eta funs gabekoez espiritua trabatzen.
Gauza guziak berboak egin ditu: hartaz mintzo zaizkigu gauza guziak. Hura da gure lehenbiziko prinzipioa, eta hura bera mintzo zaizu.
Hark ez bagaitu argitzen ezin deus ikhas dezakegu, ezin deusez ungi juja dezakegu.
Jainkoa xoilla gauza guzien orde duenak, gauza guziak Jainko xoillaganat dakharzkenak, guziak haren baitan ikhusten dituenak, kausitzen du bere bihotzeko deskansua eta bere bakea Jainkoa baitan.
O ene Jainkoa, egia eternala eta soberanoa, zurekin bat egiñ nazazu bethi iraunen duen amudioaz.