Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/96

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<42v>

etorri arteraño. Zeren martirolojio Erromakoaren kontura, mundua Jaungoikoak kriatus gero ariketa Jesu Kristo jaio arteraño pasatu baitziraden borz milla eta laurogei eta emeretzi urte. Bada konsideraturik suerte eta bentura ain ditxa anditako au, enzun dezan bezala “gloria in excelsis deo”, bear du alabatu Trinitate sandua, erraten duela “gloria eta alabanzak eta graziak dituela aita eternoak, zeren eman baitigu bere semea, munduaren salbazallea. Gloria eta alabanzak eta graziak dituela semeak, zeren etorri baitzaigu salbatzera. Eta, alaber, dituela Espiritu Sanduak, zeñen amorio andiak guregana idukiak obratu baitzuen Jesu Kristoren jaiotzea. Eta lurrean dutela bakea gizonek, borondate ona dutenek, baitirade jaun onen mandamentuak begiratzen dituztenak. Zeren Jesu Kristo gure salbazallearen medios dugu bakea Jaungoikoareki, aingerueki eta