Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<43r>

geureki eta geuren proximo laguneki. Eta zeren jaun onen medios da seguro barkatuko zaizkigula gure bekatuak. Eta da seguro eta zierto izanen dugula demonioen kontra biktoria gure partetik falta ezpadedi”. Eta, ala, gogotik eta biotzes bear du meza enzuten duenak laudatu Jaungoikoa erraten duela “alabatzen eta bedeikatzen zaitugu. Zaradenagatik adoratzen zaitugu. Eta graziak ematen drauzkizugu zeure miserikordia eta ondasun duzunagatik. Egizu, jauna, gureki, zaradenak bezala eta guk bear dugun bezala miserikordias usatzen duzula eta gure otoitzak enzuten dituzula. Zeren zu Jesu Kristo gure salbazallea, genzen baitituzu munduko bekatuak. Zaude zeruan zeure aita eternoaren eskuian. Urrikari zakizkigu barkatzen dizkiguzula geuren faltak, zeren zu zeurori eta sollori zarade gure jauna, sandua, Jaungoiko egiaskoa. Aitareki eta Espiritu