Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/68

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<28v>

beretako eta bere proximo lagunendako, ala biziendako nola purgatorioan dauden arimendako, alas eta mezan egiten diraden orazioak eta sakrifizioa ofrezitzen dena, guziendako aprobetxatzen diradenean.

Zer debozioreki eta erreberenziareki bear den meza enzuten denean egon, erranik dago zein justo eta arrazio den egon gaitezen ez solamente geuren biotzes eta pensamentues, konfesatzen dugula Jesu Kristo guzien Jaungoikoa eta jauna dagola sakramentu sanduan eta adoratzen dugula geuren kriazallea eta salbazallea bezala eta, ala, ezagutzen dugula ezkaradela digno aren aurrean egoteko. Bai eta onezas landara, arrazio da gauden belauriko bi belaunes, ixilik eta geldirik; ez begiratzen dugula alde batera eta berzera eta ez minzatzen garadela batak berzeareki, nola askotan auniz egoten baita ezpallirate atrebituko onla egotera mundu onetako erregen aurrean.