Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/100
<44v>
dizuna Elizako ministrok bezala, nik, neure partetik, areki batean otoitz egiten drauzut eman drazaguzun Jesu Kristo gure jaunaren medios”. Au egiten duela, atrako da ongi despatxaturik, zeren, San Pablok dion bezala, Espiritu Sanduak kunplituko du eztakienaren eta aditzen eztuenarengatik. Eta, ala, emanen zaio eskatzen duena, gertatuko zaio gizon leitzen eta aditzen etzaion batei bezala, zeñek baitu pleitu bat. Eta areki ongi atratzeko konbeni zaio egostera petizio bat juezaren aurrean, ordenatzen dio bere letratuak, eta prokuradoreak leitzen du eta ematen dio aditzera juezari zer eskatzen duen gizon onek. Ez jakinagatik zer datzan petizioan, guziarekin ere aren izenean despatxatzen da. Are, oni gerta dakiko eztakion atra bere auzia deseatzen duen bezala, zeren agian ezpaitrama auzi ona edo ez ongi informatus edo berze asko maneras. Baia meza enzuten duenak