Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/230
Orri hau berrikusi gabe dago
<II 53>
G. Zergatik batheiüko hura benedikatzen da?
I. Erakusteko zonbat berthütez bethe den.
G. Aste honen onsa igaraiteko, zer egin behar dügü?
I. 1. Hobeki barurtü; 2. bereberago bizi; 3. kofesa ahalik sarriena; 4. joan Tenebroak deitzen diren hirur egünetako ofizio saintietara; 5. Ostirale Saintian kürütxiaren adoratzera, eta gure Salbazaliaren zauriak sendi, zerbait soferitzen dügüla; 6. gaiza hoien ororen egiteko Elizaren gogoan, bethi gihaurtan igaran Pasioniaren misterioak hirur egün hoietan, eta othoitz ondoan, dakianak irakurt zerbait saintürik.