Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/229

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 52>


I. Batheiia: zointan haren Eliza bere Salbazaliaren odolian ükhüzi baita, eta hur saintü batetan.

G. Jesüs-Krist nola ehortzi zen?

I. Hil zen egüneko ülhünzian, Josef Arimatia aitürünsemiak, eta Nikodeme farisien Jinkoaren beldürti zenak kürütxetik eraitsirik, mihise eder batez estalirik ohoratüki ehortzi zien, eta hura ürrin hon batzieki, harriz egin hobi berri batetan ezari.

G. Neskenegün saintian zer egiten da Elizan?

I. Bazkoko xirioaren zeremonia saintia; eta batheiüko huren benedikzionia; zoin zeremoniak oro misterioz bethe baitira.

G. Beste ordüz noiz egiten ziren?

I. Neskenegün gaian, zointan Jesüs-Krist hobitik elkhi baitzen.

G. Bazkoko xirioak zer zeñharatzen dü?

I. Jesüs-Krist arrapiztiak mündiala ekharten dütian argia eta boztarioa.