Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/118
<1 117>
batez parropia mezaren enzütia; eta hura, beste meza batzien erraiten direnak beno hobe deia?
I. Bai: zeren ardiek bere artzaña ezagütü behar baitie; orok algarreki hartan Jinkoari Jesüs Jaunaz ber sakrifizioa eta othoitziak egin; enzün pronoa, zoin diratian asteko bestak, barurak, eskümükiak, ezkonzen kridak, gañelako ere ikhasi behar direnak zoin hontarzün ezpaitira oro edireiten beste mezetan, hartakoz Meza Gehiena hobe da.
G. Zergatik kristiak apostoliez geroz, hur benedikatiareki zeñhatzen dira othoitzen hatsarrian, eta elizala sar elkhitetan?
I. Zeren Jinkoa maite badügü hur benedikatiaren berthütiaz bekhatü benialak parkatzen baiterizkü, eta hartzaz ohilzen baitügü espiritü gaistoa, gure othoitzetan nahas ezkitzan, eta xarmeriak hausten baitütü.
G. Zergatik apezak egoizten dü hur benedikatia popüliari, parropia mezaren