Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/571

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<569>

egin behar denaren, lehen baino lehen egitera, bide onean jartzera eta hartan egoitera deliberatu.


Nola ifernuko penen konsideratzeak behar dituen gerotik gerora ibiltzeko luzamenduak laburtu

Kap. LVI


365 Nola Jainkoak erakutsi baitzuen bere botherea munduaren kreatzean, jakindasuna gobernatzean eta miserikordia erremediatzean, hala erakutsi du, erakusten du eta erakutsiko du bere justizia ere gaztigatzean. Zeren baldin ezpada arrazoin geldi dadin berthutea pagamendu gabe, ezta arrazoin iragan dadin bekhatua ere gaztigu gabe. Hain ongi dagoka gaixtoari ifernua, nola onari parabisua.

Anhitz eta handiak dira (orainokoan ere aditzera eman den bezala) gure gero hunek, luzamendutan ibiltzeak, egiten dituen damuak eta kalteak. Baina damu guztien gaineko damua, kalterik handiena, galgarriena eta bertze guztiak xitzen, iragaiten eta ahantz