Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/572

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<570>

arazitzen dituena da, egotzten baitu fingabeko gerora, hondar gabeko lezera, sekulako penetara.

Etsaigoan zaude, amorantearekin zaude, bertzeren ona goraturik zaude. Zein baitira hirur bekhatu suerte perilosak. Eta, benturaz, baduzu bekhatu horietarik ilkitzeko gogo eta borondate. Ordea, noiz? Ez orai, ez egun, bihar, gero. Eta bethi gero, bethi bihar: horrela zaudela, eritasunak har, heriotzea ethor eta ifernura joan.

Bada, nik ezin ediren dezaket erremedio hobeagorik, atriaka finagorik eta ez medizina seguragorik gero hunen orai orairatzeko, sendatzeko eta erremediatzeko, gero hunek beronek egiten dituen kalten konsideratzea baino. Oraren autsikia, oraren beraren ileak behar du sendatu; ifernuko sua, ifernuko suak behar du iraungi. Ezta halako erremediorik, ez gero ifernuratzeko, nola orai ifernuratzea. Gero ifernura joan nahi eztuenak, orai behar du joan ifernura. Orai behar ditu hango penak, hemen, hara gabe konsideratu, gogoan erabili eta, halatan, handik ihes egin, itzuri eta eskapatu.

366 Erran komuna da, ezpatak ezpata sar arazitzen duela maginan. Amorioz eta onez onetara ongirik egin nahi eztuenari, bortxaz eta gaztiguaren beldurrez eragin behar zaika. Ohoina zerk