Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/552
<550>
baita eta kontatzen baiteraue bere hauzokoei bere sendagaila, eta erraiten egin diatzotela bozkarioak; hala, jakizue ezen zeruko aingiruak ere alegeratzen direla, bekhatore baten konbertitzeaz, erreal galduaren edireiteaz.
Konparazino hautan emaiten da aditzera, handia dela gure Jaungoikoak gure salbatzeko duen desira, eta hartan hartzen duen atsegina eta plazera. Zeren erraiten baitu kontentamendu gehiago duela bekhatore baten penitenziaz, lauretan hogoi eta hemeretzi justuren justutasunaz baino.
§ 1
353 Segur da abantail eramaiten dioela justuak bekhatoreari, garbiak likitsari; eta hobe dela arropa berri osoa, zahar pedazatua baino. Nolatan erraiten da, bada, guztiarekin ere, atseginago duela Jainkoak bekhatorearen penitenziaz, justuaren justutasunaz baino? Ihardesten du San Tomasek: Caeteris paribus, innocentia dignior est et magis dilecta; dicitur tamen plus gaudere de poenitente, quam de innocente, quia plerumque poenitentes cautiores, humiliores et ferventiores resurgunt (S. Thom. 1 part. q. 20 art. 4). Hanbatik hanbatean, hobe da hobengabetasuna, eta behin ere likitstu gabe egoitea, likistu ondoko garbitasuna baino. Ordea, guztiarekin ere, erraiten