Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/471

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<469>

du. Zeren animaliak, bere adimendugabearekin ere, eztira lehen gaizki heldu diren lekhura berriz bihurtzen; baina bai bekhatorea bihurtzen da. Hunen gainean erraiten du Jondone Petrik: Melius, enim, erat illi, non cognoscere viam iustitiae, quam post cognitionem retrorsum converti (2 Petri. 2). Hobe zukeien egiazko bidea jakin gabe egon, jakinez gero gibelat bihurtu baino. Hala emaiten du aditzera San Lukas ebanjelistak ere: Novissima, autem, eius erunt peiora prioribus (Luc. 11). Behin deabrua, spiritualki edo korporalki, bereganik atheraz gero, bere faltaz berriz sartzera utzten duena, gaizkiago da orduan, bigarren hartan, lehenbizikoan baino; perilosago da azken hutsa, lehena baino: azkenak lehena ahantzten du. Hunen arauaz abisatu zuen paralitiko sendatua ere bere sendatzaileak: Ecce sanus factus es; iam noli peccare, ne tibi deterius aliquid contingat (Ioan. 5). “Badakusazu sendatu zarela; begira, bada, berriz eritzetik, zerbait are lehen baino gaizkiago gertha eztakizun”. Zeren gaixto da eritasuna, baina gaixtoago berretura. Gaixto da zauria, baina gaixtoago gaizkoadura. Gaixto da kofesatu gabe egoitea, baina aldez gaixtoago kofesatu ditutzun bekhatuetara bihurtzea. Bigarren bihurtze eta erortze hura gaitziago zaika Jainkoari lehenbizikoa baino.