Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/394

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<394>

jendeak eta onak, ediren zuten bertze presoen artean Pantea ederra, errege Abradaten emaztea. Eta eman zioten berehala aditzera errege Zirori, emazte haren edertasuna nolakoa eta zein abantailatua zen. Baina, zeren erregek ez aditu iduri egiten baitzuen, lehiatu zeikan bere adiskide mamietarik bat, treben zeikana, Arraspas zeritzan bat, erraitera: "Errege, ezta egundaino lurraren gainean hain emazte ederrik sorthu; merezi du hain bertze ohore eman diazozun; merezi du behin ikhus dezazun; eta prometatzen deratzut, ezen baldin behin ikhusten baduzu, eztuzula bigarrenean gonbidatzailerik beharko, zerori egonen zarela errana" (Rhodig. lib. 13, c. 3).

Orduan ihardetsi zioen erregek hala erraile hari: "Bada, arrazoin horren beronengatik eztut ikhusi nahi. Zeren, baldin behin libreki ikhusten badut, beldur naiz bigarreneko gathiba nadin, eta neure desira desordenatuak behar eztena eragin diazadan". Errepuesta eder haur eman zuen errege jentil hark. Zeren baitziakien zenbat kalte egiten zuen gauza debekuaren ikhusteak.

Hala irakurtzen dugu Alexandro handiak ere biktoria famatu hura errege Darioren gainean izan zuenean, eta haren alaba ederrak bertze presoen artean hartu zituztenean,