Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/395

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<395>

etzuela nahi izatu ekhar ziazoten hetarik bat ere bere aitzinera, beldurrez ikhusi eta gero behar etzena eragin ziazoten.

Edireiten da bertzerik ere anhitz hunelako exenplorik, zeinetarik athera behar baitugu, baldin nahi ezpadugu behar ezten amorioa gogoan eta bihotzean barrena sar dakigun, zenbait aldiz begiak beheititu eta hertsi behar ditugula; begietako bistaren portale hunez, zein baita lehenbiziko zensua, kontu eduki behar dugula. Zeren haur da erremedio ona, haragiaren bekhatutik begiratzeko hartu behar dena.


Haragiaren bekhatutik begiratzeko zortzigarren erremedioa: mihiaz kontu edukitzea

Kap. XLII


258 Baldin bistaren portaleari eduki behar bazaika begia, eta egin guardia, segur da etzaikala gutiago egin behar gustuarenari. Hain ongi eduki behar da kontu bataz nola bertzeaz. Eta gustuaz mintzo naizenean, mintzo naiz ahoari ukitzen zaitzan