Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/299
<299>
bat gehiago eduki baitzuen etxean konseilaria. Anhitz bertzek ere egin du pensu haur, ediren du koleraren kontrako erremedio haur; erakutsi du hitzez eta obraz ere, on dela kolerak diotsanaren aphur bat luzatzea, balantzan bezala edukitzea, ez berehala deliberatzea. Zeren kolera eta lehia eztira konseilari onak.
Eta badio Senekak ere: Magnum remedium irae, est mora (Senec., lib. 2 de ira, cap. 34). Hiraren, mendekatzeko desira desordenatuaren erremedio handia da, luzatzea, pausatzea, ez lehiatzea. Zeren Zizeronek dioen bezala: Nunquam iratus mediocritatem illam tenebit, quae est inter nimium et parum (Cicero, lib. 1 Officio.). Eztu behin ere gizon haserretuak behar den neurria begiratuko, peril da, gutiz edo soberaz huts egin dezan. Eta hala, haserre zarenean, zaren beldur, zaude gibela, eztagizula orduan gogoak diotsun gauzarik. Zeren orduan itsu zara, erho zara, nahasia zara, desarrazoina ere arrazoin iduritzen zaitzu. Marinelak denbora eder denean, bela egiten du, baina tormentan geldi dago. Hala bada, zu ere, nola haserre zarenean denbora gaixtoa baita, tormenta baita, zaude geldirik, zaude portuan, zaude etxean, pausa ezazu, ez deus egin eta ez erran, denbora eder arteino, koleraren tormentak diraueino. Zeren Menandrok dioen bezala: Omnia quae iratus agis, postmodum errata invenies. “Haserreturik egiten duzun guztia,