Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/292

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<292>

ohoin bat zarela, enganatzaile bat zarela. Finean, San Basiliok dioen bezala: Sic durant donec convitia, sicut sagittae, deficiant (Basil. Hom. 9 De ira). Tragaza kolpeka hari dena bezala buirakan direnek dirauteino, pensa ahalak edo dakizkienak aurthiki arteino, ezta ixiltzen.

Eta orduan hura gaizki mintzo da, eta zuri ere gaizki mintzo dela iduritzen zaitzu. Eta, alabaina, zuk ere hari hainbertze edo gehiago, eta gaizkiago, erraiten diozu. Bertzeren gaixki minzatzea zeure gaizkiago ihardesteaz nahi duzu erremediatu. Baina enganatzen zara. Zeren hori da harriak harriaren joitea, bietarik suaren pitztea, zauriaren gaizkoatzea eta etsaigoan barrenago sartzea. Zuri begia atheratzen deratzunari zuk ere atheratzeaz, ezta handik zurea sendatzen eta ez bere lekhura bihurtzen. Kolpe bat emaiten deratzunari bertze baten bihurtzeaz, eztiozu halatan zeure buruari eman deratzuna edekitzen.

Ohoin bat zarela erraiten deratzunari, hordi bat dela ihardesteaz, eztakusat irabazi handirik egiten dela. Baldin bethi ere azkenarekin gelditu nahi bazara, eta ez behin ere amorerik eman, eta ez amainatu, ezta gerlaren akhabatzerik.

Aitzitik, nola hordiak anhitz edanez egarritzenago baitira, zeren arnoak erratzen baititu: hala etsaiak ere, ihardukiz etsaitzenago dira.