Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/232
<232>
Hala emaiten du aditzera Spiritu Sainduak: Qui dat pauperi, non indigebit; qui despicit deprecantem, sustinebit penuriam (Prov. 28). Beharrari emailea, ezta beharrean jarriko; emaile eztena, azkenean behar izanen da.
Gehiago dio Spiritu Sainduak: Alii dividunt propria, et ditiores fiunt; alii rapiunt aliena, et semper sunt in egestate (Prov. 11). Batzuek bere onak partitzen eta emaiten dituzte, eta guztiarekin ere, bethi dira aberats; eta berriz, bertze batzuek, nola bereak emanen dituzten, ezen bertzerenak ebatsten dituzte eta, halarik ere, bethi dira errumes, noharroin eta onbehar; baitirudi ezen hek hartuz probetzen, eta bertzeak emanez aberatsten direla.
156 Amak haurrari dithiaren emaitea bezala da probeari emaitea ere. Ama haurrari dithiaren emaiteaz esnatzen da, ez emaiteaz anzutzen da. Halaber, ereitea bezala da probeari emaitea: Euntes ibant et flebant mittentes semina sua; venientes, autem, venient cum exultatione, portantes manipulos suos (Psal. 125). Bihika ereiten zuten, eta eskumenka biltzen.
Ereiten bihi bakhotxak, eta biltzen buru betheak, botean hirur-laurak zituztenak. Halaber, badira ur putzuak, berariaz eginak, zimenduan ithurria baitute. Bada, gauza frogatua da, putzu hetarik urik ez atheraagatik ere, eztela, erraitekorik, ura handitzenago; eta ez atheraagatik ere, ongi atheratzera,