Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/419

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztezatenzat, eta bihotzez adi eztezaten, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan. 41 Gauza hauk erran zitzan Esaiasek, haren gloriá ikhusi zuenean, eta minzatu...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:40, 8 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztezatenzat, eta bihotzez adi eztezaten, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan.

41 Gauza hauk erran zitzan Esaiasek, haren gloriá ikhusi zuenean, eta minzatu izan da harzaz.

42 Badarik ere prinzipaletarik ere anhitzek hura baithan sinhets zezaten, baina Fariseuakgatik etzuten aithortzen, sinagogatik kanpora egotz litezen beldurrez.

43 Ezen maiteago ukhan dute gizonén gloriá, ezen ez Jainkoaren gloriá.

44 Orduan oihu egin zezan Jesusek, eta erran zezan: Ni baithan sinhesten duenak, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.

45 Eta ni ikhusten nauenak, ikhusten du ni igorri nauena.

46 Ni Argi mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenik batre, ilhunbean eztagoenzát.

47 Eta baldin nehork enzun baditza ene hitzak, eta ez sinhets, nik eztut kondemnatzen hura, ezen ez naiz ethorri mundua kondemna dezadanzát, baina mundua salba dezadanzat.

48 Ni iraizten nauenak, eta ez rezebitzen ene hitzak, badu nork hura kondemna dezan: ni minzatu naizen hitzak kondemnaturen du hura azken egunean,

49 Ezen ni neure burutik ez naiz minzatu: baina ni igorri nauen Aitak berak manamendu eman draut, zer erran dezakedan eta zer minza naiten.

50 Eta badakit ezen haren manamendua