Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/406

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: baitirade ohoin dirade eta gaixtagin, baina ardiék eztituzte hek enzun ukhan. 9 Ni naiz borthá: nitarik baldin nehor sar badadi salbaturen da, eta sarthuren da eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:30, 8 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baitirade ohoin dirade eta gaixtagin, baina ardiék eztituzte hek enzun ukhan.

9 Ni naiz borthá: nitarik baldin nehor sar badadi salbaturen da, eta sarthuren da eta ilkhiren da, eta bazka eridenen du.

10 Ohoina ezta ethorten ardiak ebats eta hil eta desegin ditzanzat baizen; ni ethorri naiz bizitze dutenzat, eta abundanzia dutenzát.

11 Ni naiz artzain ona: artzain onak bere bizia ezarten du bere ardiakgatik:

12 Baina merzenarioak, eta artzain eztenak, zeinenak ezpaitirade ardiak, dakusanean otsoa heldu dela, utziten ditu ardiak, eta ihes egiten du, eta otsoak harrapatzen eta barreiatzen ditu ardiak.

13 Eta merzenarioak ihes egiten du, zeren merzenario baita, eta ezpaitu ardién ansiarik.

14 Ni naiz artzain ona, eta ezagutzen ditut neure ardiak, eta ezagutzen naiz neure ardiéz.

15 Aitak ni ezagutzen nauen bezala, nik ere ezagutzen dut Aita, eta neure bizia ezarten dut neure ardiakgatik.

16 Berze ardirik ere badut zein ezpaitirade arthegi hunetako; hek ere ekharri behar ditut, ezen ene boza enzunen duté, eta eginen da arthegi bat eta artzain bat.

17 Halakotz maite nau ni Aitak, zeren nik ezarten baitut neure bizia, berriz hura har dezadanzat.

18 Nehork eztraut hura edekiten, baina nik dut ezarten hura neure buruz; bothere dut haren ezarteko, eta bothere dut