Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/373
ur bizi hori?
12 Ala gure aita Jakob baino handiago aiz hi, zeinek eman baitrauku putzu haur, eta berak hunetarik edan baitu, eta haren haurrék, eta haren abrék?
13 Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezón: Ur hunetarik edaten duen guzia egarrituren dun berriz,
14 baina nork ere edanen baitu nik emanen draukadan uretik, eztun egarrituren sekulan, baina nik emanen draukadan ura, eginen dun hura baithan ur jauzten denezko ithurri, bizitze eternalekotzat.
15 Diotsa emazteak: Jauna, indak ur horretarik, egarri ez nadin, eta ethor ez nadin huna idokitera.
16 Diotsa Jesusek: Habil dei ezan eure senharra, eta athor huna.
17 Ihardets zezan emazteak eta erran ziezón: Eztiát senharrik. Diotsa Jesusek: Ungi erran dun, Eztiát senharrik.
18 Ezen borz senhar ukhan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar; hori egiaz erran dun.
19 Diotsa emazteak: Jauna, badiakusát ezen Profeta aizela hi.
20 Gure aiték mendi hunetan adoratu ukhan dié, eta zuek diozue ezen Jerusalemen dela lekhua non adoratu behar baita.
21 Diotsa Jesusek: Emazteá, sinhets nezan ni, ezen ethorten dela orena noiz ezpaituzue mendi hunetan ez Jerusalemen adoraturen Aita.