Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/364

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: baithan egon zitezen egun hartan, ezen hamar orenén ingurua zen. 40 Zen Andriu Simon Pierrisen anaiea, Joanes minzatzen enzun zuten bietarik eta hari jarreiki zaizkoneta...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:55, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baithan egon zitezen egun hartan, ezen hamar orenén ingurua zen.

40 Zen Andriu Simon Pierrisen anaiea, Joanes minzatzen enzun zuten bietarik eta hari jarreiki zaizkonetarik bata.

41 Hunek eriden zezan lehenik Simon bere anaiea, eta erran ziezón: Eriden diagu Mesias (erran nahi baita hanbat nola Krist).

42 Eta eraman zezan hura Jesusgana. Eta Jesusek harenganat behaturik erran zezan: Hi aiz Simon Jonaren semea; hi deithuren aiz Zefas (hanbat erran nahi baita nola harria).

43 Biharamunean Jesus joan nahi izan zen Galileara eta eriden zezan Filipe, eta erran ziezon: Arreit niri.

44 Eta Filipe zen Bethsaidako, Andriuen eta Pierrisen hiriko.

45 Erideiten du Filipek Nathanael, eta diotsa: Eriden diagu Jesus Nazaretekoa, Josefen semea, zeinez skribatu baitu Moisesek Legean eta Profeték.

46 Eta erran ziezón Nathanaelek: Nazaretetik deus onik ahal date? Diotsa Filipek: Athor eta ikhusak.

47 Ikhus zezan Jesusek Nathanael harengana ethorten zela, eta erran zezan harzaz: Huná egiazko Israelita bat zeinetan enganiorik ezpaita.

48 Diotsa Nathanaelek: Nondik nazaguk? Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezón: Filipek dei enzan baino lehen, fikotze azpian inzenean ikhusten indudan.