bezala Olibatzetako mendirát, eta jarreiki izan zaizkan bere diszipuluak ere.
40 Eta lekhu hartara ethorri zenean, erran ziezén: Othoitz egizue sar etzaitezten tentazionetan.
41 Orduan hura urrund zedin hetarik harri iraitzi baten ingurua, eta belhaurikaturik othoitz egiten zuen,
42 zioela: Aitá, baldin nahi baduk iragan ezak kopa haur eneganik, badarik ere ez ene borondatea baina hirea egin bedi.
43 Eta ager zekión Aingerua zerutik hura konfortatzen zuela.
44 Eta hersturatan jarririk othoitze egiten zuen zinezago, eta zen haren izerdia odol xorta gatzatu lurrera erorten diradenak bezala.
45 Gero orazionetik jaikirik ethor zedin bere diszipuluetara, eta eriden zitzan tristez lo zeunzala.
46 Eta erran ziezén: Zergatik lo zaunzate? Jaiki zaitezte, eta othoitz egizue sar etzaitezten tentazionetan.
47 Eta hura oraino minzo zela, huná, konpainia bat, eta Judas deitzen zena, hamabietarik bat, haién aitzinean ethorten zen, eta hurbil zekion Jesusi pot legionzát.
48 Eta Jesusek erran ziezón: Judas, pot batez gizonaren Semea traditzen duk?
49 Orduan haren aldean ziradenék ikhusirik zer ethorteko zen, erran ziezoten: Jauna, joren dugu ezpataz?