37 Eta egunáz tenplean irakasten ari zen, eta gauaz Olibatzetako deitzen den mendian egoiten zen.
38 Eta populu guzia goizean ethorten zen harengana, tenplean hura enzun lezanzat.
KAP. XXII.
1, 8 Bazkoa. 19 Zenaren instituzionea. 20 Testamentu berria. 24 Apostoluék iharduki bere arteko gehientasunaz. 26 Krist ministre. 32 Pierrisgatik Kristek othoitz egin. 34 Pierrisen arnegamenduaz. 36 Mulsáz. Maletáz. Ezpatáz. 39 Krist othoiztez egon. 43 Aingeruak konfortatzen, 44 odolez izerdi. 47 Judasek traditzen. 57 Pierrisek ukhatzen. 61 Kristek Pierrisganat behatzen. 62 Pierris nigarrez. 63 Krist eskarniatzen eta zehatzen. 70 Kristek Jainkoaren Seme dela konfesatzen.
1 Eta zen hurbiltzen altxagarri gaberiko ogién bestá, Bazko erraiten dena.
2 Eta zabiltzan Sakrifikadore prinzipalak eta Skribák nolatan hura hil ahal lezaketen, ezen populuaren beldur ziraden.
3 Baina Satan sar zedin Judas izengoitikoz Iskariot deitzen zenera zein baitzén hamabien kontuko.
4 Eta hura joanik minza zedin Sakrifikadore prinzipalekin eta kapitainekin nola hura libra liezakeen.
5 Eta alegera zitezen, eta akorda zitezen hari diru emaitera.