Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/332

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 32 Eta joanik igorri izan ziradenek eriden zuten erran zerauen bezala. 33 Eta hek asto-umea laxatzen zutela, erran ziezen haren jabék: Zergatik laxatzen duzue asto-umea?...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:04, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


32 Eta joanik igorri izan ziradenek eriden zuten erran zerauen bezala.

33 Eta hek asto-umea laxatzen zutela, erran ziezen haren jabék: Zergatik laxatzen duzue asto-umea?

34 Eta hek erran zezaten: Zeren Jaunak hunen beharra baitu.

35 Eta eraman zezaten hura Jesusgana, eta ezarririk berén abillamenduak asto-ume gainean, ezar zezaten gainean Jesus.

36 Eta hura zioala, hedatzen zituzten berén abillamenduak bidean.

37 Eta ja Olibatzetako mendi ondora hurbiltzen zela, has zedin diszipulutze guzia alegeraz Jainkoaren laudatzen ozengi, ikhusi ukhan zituzten berthute guziakgatik,

38 erraiten zutela: Benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten den Regea; bakea dela zeruan eta gloria lekhu gorenetan.

39 Orduan jendetzeko Fariseuetarik batzuk erran ziezóten: Majistruá, mehatxa itzak eure diszipuluak.

40 Eta hark ihardesten zuela erran ziezén: Erraiten drauzuet, baldin ixil baditez hauk, bertan harriék oihu eginen dutela.

41 Eta hurbildu zenean, ikhusirik hiria, nigar egin zezan haren gainean, zioela:

42 O, baldin hik berere ezagutu ukhan bahitu eure jornata hunetan berere, eure bakearen gauzák! Baina orain estaliak diaudek hire begietarik

43 Ezen ethorriren dituk egunak hire gainera,