Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/222

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 14 Eta nora ere sarthuren baita, errozue aitafamiliari: Majistruak ziok, Non da neure diszipuluekin Bazkoa janen dudan ostatua? 15 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera ha...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:08, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


14 Eta nora ere sarthuren baita, errozue aitafamiliari: Majistruak ziok, Non da neure diszipuluekin Bazkoa janen dudan ostatua?

15 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera handi bat paratua eta aphaindua: han aphain iezaguzue.

16 Parti zitezen bada haren diszipuluak, eta ethor zitezen hirira: eta eriden zezaten erran zerauen bezala, eta aphain zezaten Bazkoa.

17 Eta arrastu zenean, ethor zedin hamabiekin.

18 Eta hek mahainean jarririk zeudela, eta alha ziradela, dio Jesusek: Egiaz erraiten drauzuet: zuetarik batek tradituren nau, zeinek jaten baitu enekin.

19 Eta hek has zitezen tristetzen, eta hari erraiten bata berzearen ondoan: Ni naiz? Eta berzeak: Ni naiz?

20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezén: Hamabietarik batek, enekin platean trenpatzen duenek tradituren nau.

21 Segur gizonaren Semea badoa, harzaz skribatu den bezala, baina maledikzione gizon haren gainean, zeinez gizonaren Semea tradituren baita; on zukeen gizon hark baldin jaio ezpaliz.

22 Eta hek alha ziradela, har zezan Jesusek ogia eta graziák rendaturik hauts zezan: eta eman ziezén, eta dio: Har ezazue, jan ezazue; haur da ene gorputza.