5 Ezen haur hirurehun dinero baino gehiagotan saldu ahal zaten, eta eman paubrei. Eta bazadasaten haren kontra.
6 Baina Jesusek dio: Utzazue hori, zergatik faxatzen duzue? Obra on bat enegana egin du.
7 Ezen paubreak bethiere ukhanen dituzue zuekin, eta noiz ere nahi ukhanen baituzue, haei ungi ahal daidiezue: baina ni ez nauzue bethi ukhanen.
8 Hunek ahal duena egin du: abanzatu da ene gorputzaren unktatzera ene ohorztekotzat.
9 Egiaz erraiten drauzuet, non ere predikaturen baita Ebanjelio haur mundu guzian, hunek egin duena ere kontaturen da hunen memoriotan.
10 Orduan Judas Iskariot hamabietarik bat ethor zedin Sakrifikadore prinzipaletara, hura libra liezenzat.
11 Eta hek hori enzunik alegera zitezen, eta prometa ziezoten diru emaitera; eta bilha zabilan nolatán hura denbora moldezkoz tradi lezakeen.
12 Eta altxagarri gabeko ogién lehen egunean, Bazkoa sakrifikatu behar zutenean, erran ziezoten bere diszipuluék: Non nahi duk joanik aphain dezagun jan dezánzat Bazkoa?
13 Orduan igor zitzan bere diszipuluetarik biga, eta erran ziezén: Zoazte hirira, non bathuren baitzaizue gizon bat, pegar bat ur daramala: zarreitzate hari.