Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/220

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gauherditan, ala oillaritean, ala goizean: 36 Ustegaberik dathorrenean, lo zaunzatela eriden etzaitzaten. 37 Eta zuei erraiten drauzuedana, guziei erraiten drauet: Beill...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:05, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gauherditan, ala oillaritean, ala goizean:

36 Ustegaberik dathorrenean, lo zaunzatela eriden etzaitzaten.

37 Eta zuei erraiten drauzuedana, guziei erraiten drauet: Beilla ezazue.

KAP. XIIII

1 Konseillu Kristen kontra. 12 Bazkoa. 10, 18 Judasek Krist traditzen. 22 Zenaren instituzionea. 30 Pierrisi aitzinetik erraiten nola ukhaturen zuen. 32 Krist baratzean. 34 Triste Krist. 38 Beillatzeko eta othoitz egiteko. 44 Judasen pot egitea. 50 Apostoluék ihes egiten. 53 Kaifasgana Krist eraman izan. 61 Ixilik egoiten. 62 Hura dela Krist berak aithortzen. 65 Krist thustatzen eta bufetatzen.

1 Zen bada Bazkoaren eta ogi altxagarri gabekoen bestá bi egunen buruan: eta Sakrifikadore prinzipalak eta Skribák zabiltzan bilha nolatan hura fineziaz hatzamanik hil lezaketen.

2 Eta zioiten: Ez bestán, populuan tumultorik eztenzát.

3 Eta Jesus Betanian Simon sorhaioaren etxean zela eta mahainean jarririk zegoela, ethor zedin emazte bat aspik garbizko ungentu prezio handitako boeitá bat zuela; eta hautsirik boeitá, huts zezan haren buru gainera.

4 Eta ziraden batzu berak baithan gaitzi zaienik, eta erraiten zutenik: Zertako ungentu goastatze haur egin izan da?