6 Ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean, dioitela: Ni naiz Krist; eta anhitz seduzituren duté.
7 Baina danzuzkizuenean gerlák eta gerla famák, etzaiteztela trubla, ezen gauza hauk egin behar dirade, baina ezta oraino izanen fina.
8 Ezen altxaturen da nazionea nazionearen kontra, eta resumá resumaren kontra; eta izanen dirade lur ikharatzeak lekhutik lekhura, eta goseteak eta nahastekamenduak; dolorén hatseak, hauk.
9 Baina begira eiezue zuek zeuron buruei, ezen libraturen zaituzte konsistorioetara eta sinagogetara: azotaturen zarete, eta gobernadorén eta regén aitzinera eramanen zarete ene kausaz, haei testimoniajetan.
10 Eta nazione guzietan behar da lehenik predikatu Ebanjelioa.
11 Eta hatzamanik eramanen zaituztenean etzaretela aitzinetik ansiatan zer erranen duzuen, eta ezalbeitzinezate medita, baina zer ere emanen baitzaizue ordu hartan, hura albeitzinarrate, ezen etzarete zuek minzo zaretenak, baina Spiritu saindua.
12 Orduan libraturen du anaieak anaiea heriotara, eta aiták haurra: eta altxaturen dirade haurrak aita-amén kontra, eta hil eraziren dituzté.
13 Eta gaitzetsiak izanen zarete guziéz, ene izenagatik: baina nork ere perseberaturen baitu finerano, hura salbaturen da.
14 Dakusazuenean bada desolazionearen