Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/216

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


43 Orduan bere diszipuluak beregana deithurik erran ziezén: Egiaz diotsuet, ezen alhargun paubre hunek gehiago eman duela ezen ez trunkora eman duten guziék.

44 Ezen guziék soberaturik zutenetik eman ukhan duté, baina hunek eman du bere paubreziatik zuen guzia, bai eta bere sustanzia guzia.


KAP. XIII.


2, 14 Jerusalemeren destrukzionea. 6 Kristen adbenimenduko signoak. 9 Persekuzioneak. 10 Nazione guzietan Ebanjelioa predikatzeko. 11 Spiritu saindua minzaturen. 22 Mirakulu falsuak. 26 Kristen judizioratko ethortea. 31 Hitzaren fermetatea. 33 Beillatzeko eta othoitz egiteko.


1 Eta ilkhiten zela tenpletik, erran ziezón bere diszipuluetarik batek: Majistruá, ikhuskik zer harriak eta zer edifizioak diraden hauk.

2 Orduan Jesusek ihardesten zuela erran ziezón: Badakuskik edifizio handi hauk? Eztuk geldituren harria harriaren gainean desegin eztadin.

3 Eta jarririk zegoela Olibatzetako mendian tenplearen aurkhan, interroga zezaten aphart Pierrisek eta Jakesek, Joanesek eta Andriuek,

4 Zioitela: Erraguk noiz gauza horiak izanen diraden, eta zer signo izanen den gauza horiak guziak konplituren diradenean.

5 Eta Jesus, ihardesten zerauela, has zedin erraiten: Begirauzue nehork seduzi etzaitzaten,