Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/215

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gehiago dela ezen ez holokausta eta sakrifizio guziak. 34 Eta Jesusek ikhusi zuenean ezen hark zuhurki ihardetsi zuela, erran ziezón: Ez aiz urrun Jainkoaren resumatik....)(r)en berrikusketa, ordua: 11:56, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gehiago dela ezen ez holokausta eta sakrifizio guziak.

34 Eta Jesusek ikhusi zuenean ezen hark zuhurki ihardetsi zuela, erran ziezón: Ez aiz urrun Jainkoaren resumatik. Eta nehor gehiagorik etzaión ausart interrogatzera.

35 Eta ihardesten zuela Jesusek erraiten zuen, tenplean irakasten ari zela: Nola dioite Skribék ezen Krist Dabiden seme dela?

36 Ezen Dabidek berak erran du Spiritu sainduaren inspirazionez: Erran drauka Jaunak ene Jaunari: Jar adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinén skabela.

37 Beraz Dabidek berak deitzen du hura Jaun; nondik da beraz haren seme? Eta jendetze anhitzek enzuten zuen hura gogotik.

38 Eta erraiten zerauen bere doktrinán: Begirauzue Skriba arropa luzekin ebili nahi diradenetarik, eta salutazionei merkhatuetan on dariztenetarik,

39 Eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen plazei banketetan:

40 Iresten dituztela ema alhargunén etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz: hauk rezebituren duté kondemnazione handiagoa.

41 Eta Jesusek trunkoaren aurkhán jarririk zegoela, gogoatzen zuen nola populuak diru emaiten zuen trunkora, eta anhitz abratsek emaiten zutén anhitz.

42 Eta ethorririk emazte alhargun paubre batek eman zitzan bi peza xipi, baitziraden kadrant bat.