25 Ezen hiletarik resuszitatu diratenean, eztu nehork emazterik harturen, ez emanen ezkonzaz, baina izanen dirade zeruetako Aingeruak bezala.
26 Eta hiléz den bezenbatean, ezen resuszitatzen diradela, eztuzue irakurri Moisesen liburuan, nola berroan hari minzatu izan zaión Jainkoa, zioela: Ni naiz Abrahamen Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa?
27 Ezta hilén Jainkoa, baina bizién Jainkoa: zuek beraz hagitz enganatzen zarete.
28 Eta ethor zedin Skribetarik zenbeit, hek disputatzen enzunik, eta ikhusirik ezen ungi ihardetsi zerauela, hark interroga zezan: Zein da manamendu guzietako lehena?
29 Eta Jesusek ihardets ziezón: Manamendu guzietako lehena duk, Behadi Israel, gure Jainko Jauna, Jaun bakhoitz bat duk.
30 Onhetsiren duk bada eure Jainko Jauna, eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta eure pensamendu guziaz, eta eure ahal guziaz; haur duk lehen manamendua.
31 Eta bigarrenak hura irudi dik, Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala; hauk baino berze manamendu handiagorik eztuk.
32 Orduan erran ziezón Skriba hark: Ungi, Majistruá, egiazki erran duk, ezen Jainko bat dela eta harzaz berzerik eztela,
33 Eta haren onhestea bihotz guziaz, eta adimendu guziaz, eta arima guziaz, eta indar guziaz: eta hurkoaren onhestea bere burua bezala,