Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/213

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


15 Eta hark, ezaguturik haién hipokrisiá, erran ziezén: Zergatik tentatzen nauzue? Ekhardazue dinero bat, ikhus dezadanzat.

16 Eta hek presenta ziezoten. Orduan dioste: Norena da imajina haur eta skribua? Eta hek erran ziezoten: Zesarena.

17 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Renda ietzozue Zesarenak Zesari, eta Jainkoarenak Jainkoari. Eta mirets zezaten haren gainean.

18 Orduan ethor zitezen harengana Saduzeuak, zeinék erraiten baitute eztela resurrekzionerik, eta interroga zezaten, zioitela:

19 Majistruá, Moisesek skribatu ukhan diraukuk, baldin zenbeiten anaiea hil bada, eta utzi badu emaztea, eta haurrik utzi ezpadu, har dezan haren anaiak haren emaztea, eta egin diezón leinu bere anaieri.

20 Zituán bada zazpi anaie, eta lehenak har ziezán emazte, eta hiltzean etziezán leinurik utzi.

21 Eta bigarrenak har ziezán hura, eta hil ziedián, eta hark ere etziezán leinurik utzi: eta hirurgarrenak halaber.

22 Eta har ziezateán hura zazpiék, eta leinurik etziezateán utzi; guzietako azkenenik hil ziedián emaztea ere.

23 Resurrekzionean bada, resuszitatu diratenean hetarik zeinen emazte izanen da? Ezen zazpiék hura emazte ukhan dié.

24 Orduan ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Eztuzue halakotz huts egiten zeren ezpaitakizkizue Skripturák, ez eta Jainkoaren berthutea?