Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/212

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zezaten: eta anhitz berzerik, batzu zehatzen eta berzeak hiltzen zituztela. 6 Oraino bada bere seme maite bat ukhan eta, hura ere igorri ukhan du hetara azkenik, zioela:...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:51, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zezaten: eta anhitz berzerik, batzu zehatzen eta berzeak hiltzen zituztela.

6 Oraino bada bere seme maite bat ukhan eta, hura ere igorri ukhan du hetara azkenik, zioela: Ahalke izanen dirade ene semearen.

7 Baina laborari hek erran zezaten bere artean: Haur da primua; zatozte hil dezagun haur, eta gure izanen da heretajea.

8 Eta harturik hura hil zezaten, eta iraitz zezaten mahastitik kanpora.

9 Zer eginen du bada mahasti jabeak? Ethorriren da, eta deseginen ditu laborariak, eta emanen du mahastia berzeri.

10 Eta Skriptura haur ere eztuzue irakurri? Edifikazalék arbuiatu duten harria, kantoin buru egin izan da.

11 Jaunaz egin izan da haur, eta da gauza miragarria gure begién aitzinean?

12 Aiher ziraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ziraden, ezen ezagutu zuten haién kontra konparazione haur erran zuela: eta hura utzirik joan zitezen.

13 Gero igor zitzaten harengana Fariseuetarik eta Herodianoetarik batzu, hura hatzaman lezatenzát hitzean.

14 Eta hek ethorririk diotsate: Majistruá, bazekiagu ezen egiati aizela, eta nehoren ansiarik eztuála, ezen ez ago gizonén aparenziara beha, baina egiazki Jainkoaren bidea irakasten duk. Bidezko da tributaren Zesari emaitea, ala ez? Emanen dugu, ala eztugu emanen?