Eta hartara ethorririk, etzezan deus eriden hostorik baizen, ezen etzén fiko denborá.
14 Orduan ihardesten zuela Jesusek erran ziezón fikotzeari: Hemendik harát hireganik sekulan frukturik nehork jan eztezala. Eta haur enzun zezaten haren diszipuluék.
15 Eta ethorten dirade Jerusalemera. Eta Jesus tenplean sarthurik, has zedin saltzen eta erosten ari ziradenén kanpora egoizten, eta kanbiadoren mahainak, eta uso-kolunba saltzalen kadirak itzul zitzan.
16 Eta etzuen permetitzen nehork unzirik erabil lezan tenpletik.
17 Eta irakasten ari zen, ziostéla: Ezta skribatua, ezen Ene etxea orazionetako etxe deithuren dela nazione guzietan? Baina zuek hura gaixtagin leze egin duzue.
18 Eta haur enzun zezaten Skribék eta Sakrifikadore prinzipalék, eta bilha zabiltzan nolatan hura hil lezaketen: ezen beldur zaizkan, zeren populu guzia mirakuluz baitzegoen haren doktrináz.
19 Eta arratsa ethorri zenean, ilkhi zedin Jesus hiritik.
20 Eta goizean aldetik iragaiten ziradela ikhus zezaten fikotzea erroetarano eihartua.
21 Orduan orhoiturik Pierrisek erran ziezón: Majistruá, huná, hik maradikatu duán fikotzea eihartu duk.
22 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Auzue Jainkoaren fedea.