Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/208

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3 Eta baldin nehork badarrazue: Zergatik hori egiten duzue? Errazue ezen Jaunak duela haren beharra, eta bertan hura igorriren du huna.

4 Parti zitezen bada, eta eriden zezaten asto umea estekaturik, bortha aldean kanpotik bi bideren artean: eta laxa zezaten hura.

5 Eta han zeudenetarik batzuk erran ziezén: Zer ari zarete, laxatzen baituzue asto-umea?

6 Eta hek erran ziezén: Jesusek manatu zituen bezala. Eta joaitera utzi zitzaten.

7 Eta ekhar zezaten asto-umea Jesusgana, eta ezar zietzoten berén abillamenduak gainean, eta jar zedin haren gainean.

8 Eta anhitzek berén abillamenduak heda zitzaten bidean: eta berzék adarrak ebakiten zituzten arboretarik eta bidean hedatzen.

9 Eta aitzinean zioazenék, eta jarreikiten ziradenék, oihu egiten zuten, zioitela: Hosanna, benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten dena.

10 Benedikatu dela gure aita Dabiden resuma Jaunaren izenean ethorten dena: Hosanna lekhu gorenetan aizená.

11 Eta sar zedin Jerusalemen Jesus, eta tenplean: eta gauza guzietara inguru behaturik, eta ja berandua zela ilkhi zedin Betaniarát hamabiekin.

12 Eta biharamunean ilkhi izan ziradenean Betaniatik, gose zedin.

13 Eta urrundanik ikhusirik fikotze hostodun bat, ethor zedin eia deus hartan eriden zezakenez.