Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/207

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baina hark ungiz oihu gehiago egiten zuen, Dabiden semeá, auk pietate nizaz.

49 Orduan Jesusek gelditurik, mana zezan, dei ledin. Eta dei zezaten itsua, ziotsatela: Sporza adi, jaiki adi, deitzen au.

50 Eta hura, bere mantoa egotzi zuenean, jaikirik ethor zedin Jesusgana.

51 Eta ihardesten zuela erran ziezón Jesusek: Zer nahi duk dagiadan? Eta itsuak diotsa: Majistruá, ikhustea rezebi dezadan.

52 Eta Jesusek erran ziezón: Oha, eure fedeak salbatu au. Eta bertan rezebi zezan ikhustea, eta jairreikiten zaión Jesusi bidean.

KAP. XI.

1. 15 Kristek bere sartzea Jerusalemen egiten. 13 Fikotzea eihartzen. 15 Marxantak tenpletik iraizten. 17 Etxe orazionekoa. 22 Jainkoaren fedea, 24 nezesario orazionean: 25 Othoitz egiterakoan barkhatzeko. 28 Fariseuék Krist tentatzen. 30 Joanesen baptismoa.

1 Eta Jerusalemera, Bethfaje eta Betania Olibatzetako mendi aldekoetara hurbiltzen ziradenean, igor zitzan bere diszipuluetarik biga,

2 Eta erran ziezén: Zoazte zuen aurkhán den burgura, eta hartan sarthuren zareten bezain sarri, eridenen duzue asto ume bat estekatua, nehor oraino gainean jarri izan etzaionik; laxaturik hura ekhardazue.