30 Rezebi eztezan orain denborá hunetan ehunetan hanbát, etxe eta anaie, eta arreba, eta ama, eta haur, eta landa, persekuzionekin, eta sekula ethortekoan bizitze eternala.
31 Baina anhitz lehen diradenak, izanen dirade azken, eta azkenak lehen.
32 Eta ziraden bidean igaiten ziradela Jerusalemera, eta haién aitzinean joaiten zen Jesus, eta spantatzen ziraden, eta zarreitzola ziraden beldur. Eta harturik berriz hamabiak, has zekien ethorri behar zaizkan gauzén erraiten,
33 Zioela: huná, igaiten gara Jerusalemera, eta gizonaren Semea libraturen da Sakrifikadore prinzipalén eta Skribén eskuetara, eta hiltzera kondemnaturen duté, eta Jentilén eskuetarako duté,
34 Eta hek eskarniaturen dute hura, eta azotaturen, eta thu eginen draukate, eta hilen duté; baina hereneko egunean resuszitaturen da.
35 Orduan ethorten dirade haregana Jakes eta Joanes Zebedeoren semeak, dioitela: Majistruá, nahi gendikek zer ere eskaturen baikara, egin iezagun.
36 Eta hark erran ziezén: Zer nahi duzue dagizuedan?
37 Eta hek erran ziezoten: Eman iezaguk, bata hire eskuinean, eta berzea hire ezkerrean jar gaitezen hire glorián.
38 Eta Jesusek erran ziezén: Eztakizue zeren eskez zaudeten: edan ahal dirozue nik edaten dudan kopá, eta ni batheiatzen naizen baptismoaz