zezan, eta erran ziezón: Gauza baten peitu aiz: habil, dituanak sal itzak, eta eman ietzek paubrei, eta ukhanen duk thesaur bat zeruan; eta athor, arreit niri, krutzea harturik.
22 Eta hura faxaturik hitz hunez, joan zedin tristerik, ezen on handiak zituen.
23 Orduan inguru behaturik Jesusek dioste bere diszipuluei: O zein nekez onhasundunak, Jainkoaren resumán sarthuren diraden!
24 Eta diszipuluak spanta zitezen hitz hauzaz. Baina Jesusek berriz ihardesten zuela erran ziezén: Haurrák, zein gaitz den abrastasunetan fida diradenak, Jainkoaren resumán sar ditezen.
25 Erraxago da kable bat orratzaren zulhotik iragan dadin, ezen ez abratsa Jainkoaren resumán sar dadin.
26 Baina hek are spantago zitezen, bere artean zioitela: Eta nor salba ahal daite?
27 Baina hetarat behaturik Jesusek dio: Gizonak baithan inposible da, baina ez Jainkoa baithan, ezen gauza guziak posible dirade Jainkoa baithan.
28 Orduan Pierris has zedin hari erraiten: Huná, guk utzi zitiagu gauza guziak, eta jarreiki gaitzaizkik hiri.
29 Eta ihardesten duela Jesusek dio: Egiaz diotsuet, nehor ezta utzi duenik etxea, edo anaieak, edo arrebák, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haurrak, edo landák, ene eta Ebanjelioaren amorekatik.