Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/203
eta berze batekin ezkon badadi, adulterio jaukiten du.
13 Orduan presenta zietzoten haurtxo batzu, hek hunki litzanzat: baina diszipuluék mehatxatzen zituzten, hek presentatzen zituztenak.
14 Eta hori ikhus zezanean Jesusek, faxa zedin eta erran ziezén: utzitzazue haurtxoak enegana ethortera, eta eztitzazuela enpatxa: ezen horlakoén da Jainkoaren resumá.
15 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu rezebituren Jainkoaren resumá haurtxo anzo, ezta hartan sarthuren.
16 Eta hek besoetara harturik, eskuak haién gainean ezarririk, benedika zitzan.
17 Eta hura ilkhiten zela bideari lekionzat, norbeitek harengana laster eginik, eta haren aitzinean belhaurikaturik, interroga zezan: Majistru oná, zer eginen dut bizitze eternala hereta dezadanzat?
18 Eta Jesusek erran ziezon: Zergatik deitzen nauk on? Eztuk nehor onik bat baizen, eta hura, Jainkoa.
19 Manamenduak badakizkik: Eztezala adultera, Eztezala hil, Eztezala ebats, Eztezala testimoniaje falsurik erran, Damurik eztagioala nehori, Ohora itzak eure aita eta ama.
20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezon: Majistruá, horiak guziak begiratu zitiat neure gaztetasunetik.
21 Eta Jesusek harenganat behaturik, onhets