mustarda bihi bat den bezenbat, erran ahal zinezakeote marzuzér huni: Erroetarik ilkhi adi, eta landa adi itsasoan, eta obedi zinzakeizte.
7 Baina zeinek zuetarik, zerbitzari bat duenean laboratzen edo abrén bazkatzen ari denik, landatik itzuli denean erraiten drauka bertan: Abanza adi, eta jar adi mahainean.
8 Baina aitzitik eztrauka erraiten: Aphain iezadak afaria, eta gerrikaturik zerbitza nezak, jan eta edan dukedano, eta gero jan eta edan ezak hik?
9 Eskerrik othe drauka zerbitzari hari, zeren egin baititu manatu izan zaizkan gauzák? Eztut uste.
10 Hala zuek ere, egin ditukezuenean manatu izan zaizkizuen gauza guziak, errazue: Zerbitzari inutilak gara; egin behar genduena egin ukhan dugu.
11 Eta gertha zedin hura Jerusalemerat joaitean iragaiten baitzen Samariako eta Galileako artetik.
12 Eta hura burgu batetan sartzen zela, bathu izan zaizkan hamar gizon sorhaio, eta geldi zitezen urrun,
13 eta altxa zezaten boza, zioitela: Jesus majistruá, auk miserikordia guzaz.
14 Eta ikhusi zitunean erran ziezén: Zoazte, erakuts ietzezue zuen buruak Sakrifikadorei. Eta gertha zedin, joaiten ziradela xahu baitzitezen.