Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/317

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezen gehiagorik ezin aizate despenser. 3 Orduan erran zezan bere baithan despenserak: Zer eginen dut, neure nabusiak despensaren kargua edekiten drautanaz geroz? Aitz...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:40, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezen gehiagorik ezin aizate despenser.

3 Orduan erran zezan bere baithan despenserak: Zer eginen dut, neure nabusiak despensaren kargua edekiten drautanaz geroz? Aitzurrerik ezin daidit, eske ebiltera ahalke naiz.

4 Badakit zer eginen dudan, despensergoatik khendu naizenean rezebi nezatenzát batzuk bere etxetara.

5 Orduan deithurik bere nabusiaren zordunetarik batbedera, erran ziezón lehenari: Zenbat zor draukak ene nabusiari?

6 Eta hunek erran zezan: Ehun barril olio. Eta hark erran ziezón: Har ezak eure zedulá, eta jarririk fitetz, skriba ezak berrogei eta hamar

7 Gero berze bati erran ziezón: Eta hik zenbat zor duk? Eta hark erran zezan: Ehun neurri ogi. Orduan hark erran ziezón: Har ezak eure zedulá, eta skriba ezak laurogei.

8 Eta lauda zezan nabusiak despenser gaixtoa, zeren zuhurki egin ukhan baitzuen; hunegatik mundu hunetako haurrak zuhurrago dirade, ezen ez argiko haurrak bere jenerazionean.

9 Eta nik erraiten drauzuet: Egin itzazue zuendako adiskideak abrastasun inikuoéz falta zaiteztenean rezebi zaitzatenzat tabernakle eternaletara.

10 Gauza xipienetan leial dena, handian ere leial da; eta gauza xipian injusto dena, handian ere injusto da.

11 Bada baldin abrastasun inikuoetan leial izan ezpazarete, abrastasun egiazkoetan nor