Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/316

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gizen bat, zeren osorik hura rezebitu duen. 28 Eta aserre zedin, eta etzén sarthu nahi izan, bere aitak bada ilkhirik othoitz egin ziezón. 29 Baina hark iharde...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:38, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gizen bat, zeren osorik hura rezebitu duen.

28 Eta aserre zedin, eta etzén sarthu nahi izan, bere aitak bada ilkhirik othoitz egin ziezón.

29 Baina hark ihardesten zuela erran ziezón bere aitari: Huná, hanbat urthe dik zerbitzatzen audala, eta egundano hire manurik eztiat iragan, eta egundano pitina bat eztrautak eman neure adiskidekin atsegin hartzeko.

30 Baina hire seme haur, zeinek iretsi ukhan baitu hire onhasun guzia putékin, ethorri izan denean, hil ukhan draukak huni aretze gizena.

31 Eta hark erran ziezón: Seme, hi bethi enekin aiz, eta ene guzia hire duk;

32 eta atsegin hartu behar zuán eta alegeratu, zeren hire anaie haur hil baitzén, eta biztu baita; galdu baitzén, eta eriden baita.

KAP. XVI.

1 Despenser nabusia baithan akusatua. 8 Munduaren haurrak. 9 Inikitatezko abrastasunak. 11 Leialtatea. 13 Bi nabusi ezin zerbitza. 15 Bere buruaren justifikatzea. 16 Legea eta Profeták. 18 Emaztearen utzitea. 19, 20 Abrats gaixtóa eta Lazaroa. 31 Moisesen eta Profetén enzutea.


1 Eta erran ziezén bere diszipuluei ere: Gizon abrats bat zen despenser bat zuenik, haur akusa zedin hura baithan, haren onén irioile bezala.

2 Eta hura deithurik erran ziezón: Zer danzut haur hizaz? Renda ezak eure despensaren kontua,